2015-06-23

ADIORIK EZ

Azkenera iritsi gara jada.

Bederatzi urte pasa dira ikastolan sartu zinetenetik eta ziur gaude beti izango dituzuela gogoan gure artean pasa dituzuen mementu asko, onak eta ez hain onak.
Zuetako asko gertu bizi zarete eta batzuk anai-arrebak dituzue gure ikastolan eta badakigu izango dugula aukera zuen bizitzaz jakiteko. Badakizue beti ongi etorriak izango zaretela.
Animo eta ondo pasa oporrak. Betira arte!

(Azken jaiaren argazkiak ikastolako Webgunean ikus ditzakezue)

Mertxe eta Karmele

Hemos llegado al final de nuestra etapa en la ikastola.

Han pasado nueve años desde que entrasteis en la ikastola y estamos seguras que siempre recordaréis algunos momentos que habéis pasado entre nosotros-as, buenos y no tan buenos.
Algunos de vosotros-as vivís cerca, otros tenéis hermanos-as en la ikastola, y sabemos que tendremos noticias de cómo os va, e incluso vendréis de visita. Siempre seréis bienvenidos/as.
¡Ánimo, a disfrutar y hasta siempre!

(Las fotos de la fiesta de fin de curso se pueden ver en la página Web de la ikastola

Mertxe y Karmele

2015-06-19

AZKEN TXANGOA

Gaur Donostia aldera joan gara eta Zientziaren aurpegi alaiena aurkitu dugu:  Eureka! Zientzia museoa.
"Debekatuta dago ez ukitzea" lemapean jolastu eta ikasi dugu. Zientzia ikusteko, sentitzeko eta gozatzeko oso leku aproposa dela iruditu zaigu.
Beno, hau izan da ikastolan egin dugun azken txangoa. Hau pena!



2015-06-12

MITOSIA

Mitosia edo zelularen zatiketaren bidez, oinarrizko zelula bi zatitan banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako zelularen bikoitzak egiten dira.
Hau guztia hobeto ulertzeko hemen jarri dugun bideoa ikus dezakegu:

2015-06-10

SANTA MARIA KATEDRALA

Santa Maria Katedrala bisitatzeko aukera izan dugu eta han azaldu gara ikusi eta ikasteko asmoz, beti bezala.
Bisitaldia laburra iruditu zaigu, ordubete besterik ez da izan. Halere, oso interesgarria izan da eta tokatu zaigun begiralearen azalpenak argiak bezain zuzenak egokitu zaizkigu. Gauza harrigarri asko dago han ikusteko, eta Gasteizko historia hobeto ulertu nahi izanez gero, ez dago hau baino aukera hobeagorik. Oraindik ere badute zereginik hango arkitekto, ingeniari, arkeologo, zientzilari eta bestelako gremiokoek.
Ez bazarete inoiz izan ez bitan pentsatu, merezi du-eta.
Katedraleko irudiak ikusi nahi badituzue, bertako web-gunean sartu besterik ez duzue, bisita birtuala eta guzti:



Hemos tenido la oportunidad de hacer una visita guiada a la Catedral de Santa María y allí hemos ido como siempre, con la intención de ver y aprender. La verdad es que la visita se nos ha antojado corta, una hora escasa, pero muy interesante y sobre todo muy apropiada para entender mejor la historia de nuestra ciudad. Hay mucho que ver por allí y seguramente volveremos a tener más ocasiones, pues todavía les queda trabajo a los arquitectos, ingenieros, arqueólogos, científicos y demás gremios que allí trabajan.
Si no habéis estado todavía no lo dudéis, merece la pena.
Si queréis ver imágenes no tenéis más que entrar en la web de la catedral, con visita virtual y todo:

BIZIDUN ZELULABAKARRAK

APUSTU GAIZTOA III

2015-06-08

CHIMPAMIG@S

http://www.janegoodall.es/es/chimpamigos.html
Sakelako telefono asko jaso ditugunez 2 txinpantze lagundu ditzakegu.

http://www.janegoodall.es/es/chimpamigos.html   orrian sartzen bazarete, lau txinpantzeen istorioa ezagutu ahal izango duzue haien irudian klikatuz.
Irakurri..., bideoak ikusi... eta gero bakoitzak bi izen aukera ditzake;  horretarako eskuin aldean dagoen galdetegia erabili behar da.
Puntu gehien dituztenak aukeratuak izango dira.

2015-06-06

IKASTOLAKO JAIA




Aurten 6.mailakoek agur esango digutenez abesti bat prestatu dute guraso abesbatzakoekin ikastolaren jaialdirako: "Agur Arantzabelari".
 Bertsoak ikasleek asmatu dituzte  Ilargira noa" musika erabiliz :

Agur, agur agur Arantzabelari
Agur, agur, agur jende guztiari
.

Ikastola hontan ibili gara
bederatzi urte elkarrekin
pozak eta penak izan ditugu
batzutan gozo bestetan gordin.

Agur...

Eskolaurrean jolasak gehiago
ta bihurrikeria nagusi
hainbat gauza bizi izan ditugu
eta elkarrengandik ikasi.

Agur...

Lehen Hezkuntzan ikasgai gehienak
gertatu zitzaizkigun zailago
lan gehiago egin behar genuen
ta denbora libre gutxiago

Agur...

Oso ondo ibili gara baina
laster bagoaz institutura
ea ba han sentitzen garen hemen
ibili garen bezain gustura.

Agur... 

2015-06-03

Oihanaren alde MOBILizatu


Afrikako ekosistemak babestearen alde sakelako  telefonoak birziklatzeko kanpaina.

Ikastolako 6. mailakoek kanpaina honetan parte hartu nahi dugu eta horretarako gure klasean kaxa bat jarri dugu zuek erabiltzen ez dituzuen mugikorrak jasotzeko.



Anima zaitezte eta parte hartu! 
Utzi zuen mugikor zaharra 6. A-koen gelan.


2015-05-24

OLINPIADA MATEMATIKOAK


Atzo Arabako V. Olinpiada Matematikoan parte hartu genuen. Gure 6. mailako ordezkariek, Aritzek, Endikak eta Borjak primeran pasa zuten.
Larunbatean, goizeko 9:30etan izan zen azken fasea. Lehenego, banakako proba izan zuten eta ondoren taldeko proba.
Nahiz eta saririk ez lortu asko eskertzen diegu egin zuten ahalegin handia. Mila esker!

2015-05-22

EKOSISTEMAK

Gai berriarekin hasiko gara: "GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK". Bizidunen eta ekosistemen inguruan urte hauetan ikusi eta ikastitakoak berrikustea, gogoratzea eta finkatzea helburu duten jarduerak egingo ditugu unitate honetan. Girotzeko hasiko gara hemen agertzen diren ariketak egiten: